XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mutikoak esaten du: - Hauxe eta hauxe egin didate eta ihes egin dut.
Amak orduan esaten du: - Ondo egin duk (duzu).
Mutikoa pozik eta lasai geratzen da.
Soloa Txikik orain esaten du: - Holako amak ez ziren denak orduan.
ALABAREKIN ARAMAIORA Kristobal Abadiñotik Aramaiora doa, bere alabarekin.Neskame etxe bat topatu nahi dute.
Etxe batetan, sukaldea bete-beterik ikusten dute: lukainkak, urdaiazpikoak, solomoak etab.
Alabak esaten du: - Aita! Hauxe da etxe ona.
Kristobalek esaten du: - Egon, gehiago ikusi behar da.
Beste etxe batetan sukaldea hutsik dago.
Kristobalek galdetzen du: - Neskarik behar al duzue? Etxekoek erantzun dute: - Ba, agian... Kristobalek orduan: - Hor beheko etxean sukaldea beterik dago.
Etxekoandreak esaten du: -Bai hemen ere lehen, baina denak jan ditugu.
Orduan Kristobalek alabari esaten dio: -Hauxe dun (da) etxe ona.